Aukeratu erantzun egokia galdera bakoitzeko, dagokion hitzaren gainean klik eginez.
Sorginek ere irakurtzen ote dute? Bai Horixe! Baina sorginek irakur ohitura bitxiak dituzte. Sorginek es dute inoiz egunkaririk izaten etxean. Pasatako berriak ez zaizkie interesatzen. Nahiago izaten dute etorkizuna irakurri, kristalezko bola batean adibidez. Baina, liburuak bai, hori beste kontu bat da! Benetako sorgin batek liburutegi aberatsa izan ohi du; bertan liburu mota asko biltzen ditu: errezeta eta majia liburuak, hitz majikoak idazteko koadernoak, eta batzuetan baita ere txitxare-liburuak, armiarma-liburuak edota apo-liburu nazkagarriak, apaletan irristaka dabiltzanak.