KULUXKA

Udalekuetan bada batere gustatzen ez zaidan gauza bat: egunero, bazkaldu ondoren, lo egin beharra. Siesta egitea derrigorrezkoa da, alferrikakoa da aitzakiatan ibiltzea.

Eta hori ez da bidezkoa, ezta? Zeren goizetan, ohetik jaiki ondoren, ez baitugu askorik egiten: gimnasia egin, geure burua garbitu, oheak egin, gosaldu, hondartzara joan, itsasoan bainatu eta hondarretan jolasean ibili, besterik ez.
Eta horren ondoren ez dugu zertan nekaturik egon eta lo kuluxkarako beharrik izan.

Dena den, siestak badu gauza on bat: taldeko burua etortzen da barrakoira gu zaintzera eta ipuinak kontatzen dizkigu lasai-lasai egoteko. Eta hori gozamena da!